Ordiziako atletismo mitinerako sarrerak salgai
Uztailaren 5ean, 19:30ean Altamira estadioan izango da nazioarte mailako atletismo jaialdia.

Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, uztailaren 5ean Ordiziako Altamira estadioan egingo den atletismo mitinerako sarrerak salgai daude dagoeneko, Internetez. Aurretik erosiz gero, 7 euro balio du sarrerak eta egunean bertan erosiz gero, 10 euro. Egunaren amaieran hainbat produktuz osatutako bi saski zozkatuko dira.
Aurten, brontzezko mailako mitina izango da eta goi mailako atleten jardunaz gozatzeko aukera izango da Ordizian.