Legazpi Musika Bandaren kontzerturako sarrerak banatzen hasi dira
Igandean joko dute musikariek Agirre-etxeberri parkean. Sarrera dohainik da, baina Kultur Etxean jaso behar da gaur eta ostirala bitartean

Legazpi Musika Bandak igandean egin behar duen kontzerturako sarrerak banatzen hasiko dira gaur kultur etxean. Bandak Agirre-Etxeberrin joko du, 12:30ean hasita, baina gune horretako edukiera mugatua denez, sarrera-gonbidapena beharko da. Kultur Etxeko harreran banatuko dituzte, gaur hasi eta ostiralera arte. Telefonoz 943 73 72 02 zenbakira deituta ere erreserbatu daitezke. Kontzertu eremuko ateak 12:00etan irekiko dituzte, jende pilaketak ekiditeko. Eguraldi txarrarekin, kontzertua Urbeltz Pilotalekuan egingo dute.
Ohi bezala, Jesus Castillejok zuzenduko du bandaren emanaldia, eta honakoa izango da egitaraua:
Donosti Zarra…………..I. Gaztelumendi
Euskal PasodobleaMoment for Morricone……J. de Mey
Pelikulako DoinuakCon el alma…………V. Cartagena
Kontzertuko pasodobleaSir Duke……………….Arr. N. Iwai
Stevie Wonderek Doinua5.- Mars der Medici………….J. Wichers
MarchChicken run……J.Powell – H. Gregson
Pelikulako doinua