Legaztipi-tapa ostegunean jarriko da martxan berriz
Iazko martxotik ez da egin, pandemiaren ondorioz. Hitzordua 10:30ean izango da, udaletxe aurrealdean.
Pandemiak eragindako etenaren ondoren, bihar martxan jarriko da berriz ere Legaztipi-tapa egitasmoa.
Hitzordua 10:30ean izango da, Euskal Herria plazan, udaletxe aurrean. Eguraldi onarekin, partaideek ohiko ibilbideak egingo dituzte, eta eguraldi txarrarekin, ariketa fisikoa egingo dute.
Solasean eta lagun berriak eginez, paseo osasungarriak ematea da Legaztipi-taparen helburua, eta Legazpiko Udalak parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.