Txistulariak Gorostiagan
Ezohiko erromeria egin dute aurten Gorostiagan; Goiz Deiako txistulariak han izan dira, ordea.
Agorreko Santikutzetan Gorostiaga mendian egin ohi izan den erromeriak ez du hamaiketakorik eta mezarik izan aurten, baina Goiz Deia bandako txistulariek bete dute ohiko hitzorduarekin, eta igande eguerdian emanaldia egin dute gurutzearen babesean.