Herrirako bi horma-irudi
Ormaiztegiko Zubipe kiroldegiko hormak kolorea hartzen ari dira. Balu artistak bi horma-irudi egingo ditu, bainuetxea eta geltoki zaharra gogoan.
Balu artista ormaiztegiarrak bi horma-irudi egingo ditu Zubipeko fatxadan. Herrian izandako bi gune irudikatuko ditu: geltoki zaharra horma batean, eta bainuetxea bestean. Ondo bidean, ostiralean amaitu eta aurkeztuko ditu lanak. Argazkian, lanean.