Markel Olanok ez du Diputatu Nagusi izaten jarraituko
Legegintzaldia amaitutakoan utziko duela aurreratu du. Bere zikloa amaituta dagoela sinetsita dago: "Arduradun politiko batek ‘nire ziklo plotikoa hemen bukatu da esatea sanoa da"
Markel Olanok legealdi amaieran diputatu nagusi izateari utziko diola aurreratu du gaur goizea ETB-1eko Egun on Euskadi saioan. “Kargua utziko dudala hitza publikoki emana dut eta ez noa orain iritziz aldatzera”, baieztatu du. Legegintzaldia amaitzeko bi urte falta dira.
Olanok azaldu du duela bizpahiru asteko Batzar Nagusietako saio batean atzera begira jarri zela, eta bere ziklo politikoa amaituta zegoela jabetu zela. “Arduradun politiko batek ‘nire ziklo plotikoa hemen bukatu da’ esatea sanoa da”, defendatu da. 2007tik izan da Gipuzkoako batzarkide: lau legealditatik hirutan diputatu nagusi izan da eta 2011tik 2015era arteko legealdian, oposizioburu.
Denbora asko pasa da eta ez dut pertsonalizatu nahi nire ardura”, gaineratu du. “Askotan egokitu zait Foru Aldundiaren jauregia erakustea jendeari eta bulegora heltzean esaten dut hori dela diputatu nagusiaren bulegoa. Ez dut sekula esaten nire bulegoa dela. Pertsona bat hasten denean esaten hori nire bulegoa dela, malo, ez da ariketa ona”.