Beasain erdialdean ezingo da autoz ibili igandean
Josetxo Imaz Memoriala dela eta, J. M. Iturriotz kaletik Nafarroa etorbideraino itxita egongo da

Josetxo Imaz Memorialak Beasaingo erdigunea zeharkatuko du igandean. Ondorioz, trafikoa moztuta egongo da. Goizeko 11:00etatik 11:30etara gutxi gora-behera ezingo da ibilgailurik garajeetatik atera edo sartu.
Kale Nagusia, J.M.Iturriotz kalea eta Nafarroa etorbidea (1 eta 27 zenbaki bitartean) egongo dira itxita. Herria zeharkatu behar duten ibilgailuei N-1 errepidea erabiltzeko eskatu die udalak.