Beste 30 autobus elektriko Madrilera
EMT Madrilgo Udal Garraio Enpresak laugarren aldiz 30 autobus elektrikoren eskaera esleitu dio Irizar e-mobilityri.
EMT Madrilgo Udal Garraio Enpresak bere autobus flota elektrifikatzeko prozesuarekin jarraitzen du, eta Irizarri egin dio eskaera. Irizar e-mobilityri 30 autobus elektrikoren eskaera esleitu dio, laugarren aldiz. Azken eskaera horrekin, Irizar markako eta zero igorpeneko 85 autobus izango ditu EMT-k bere flotan. Irizar ie bus modeloko 12 metroko autobusa da eta 2019tik dabil Madrilgo kaleetan.
Irizar bateriak izango dituzte autobusek, eta 2 ate, bidaiarientzako 28 eserleku, gidariarentzako besaulki bat eta 2 gune aulki gurpildunentzat. Jema Energi Irizar Taldeko enpresak ECI-100 kargagailu elkarreragile hornituko ditu, 100 kWeko karga adimenduneko sistemarekin. Hiru orduan kargatuko dituzte ibilgailuak Combo 2 kargatze hargunearen bidez. Irizar Taldeko Datik enpresaren telemonitorizazio sistema ere izango dute ibilgailuek.