Hiru kasu berrirekin bukatu du astea Goierrik
Osasun Sailaren arabera 3 positibo atzeman dituzte atzotik Goierri osoan; Ordizian eta Beasainen agertu dira.
Hobekuntzarekin bukatuko du astea Goierrik. Azken bi egunetan bosna kasu izan eta gero, gaur beste 3 positiboren berri eman du Osasun Sailak. Ordizian (2) eta Beasainen (1) agertu dira berrienak.
Eragin tasari dagokionean, Legazpik eta Zumarragak eremu berdean jarraitzen dute. Horian daude Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu. Herri txikiagoen artean, Gabiriak bakarrik gainditzen du 400eko tasa, Zegama jaitsi egin baita muga horretatik. Bestalde, hamar herri daude ‘zero’ tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.742 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/23 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 0 | 281 | 57,24 | ||
Beasain | 1 | 2.019 (+1) | 99,85 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 58 | 584,80 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 233 | 84,03 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 730 | 71,02 |
||
Legazpi | 0 | 1.073 | 35,68 |
||
Legorreta | 0 | 185 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 2 | 1.719 (+2) | 148,96 |
||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 0 | ||
Segura | 0 | 262 | 130,46 | ||
Urretxu | 0 | 791 | 87,86 |
||
Zaldibia | 0 | 375 | 120,63 | ||
Zegama | 0 | 229 | 394,48 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.276 | 10,18 |
||
GOIERRI | 3 | 9.742 (+3) |
135,41 |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.