Itsasondoko eguzki izpiak musika bihurtuko dira Ekirock-i esker
Ordiziarrock Ekintzak taldeak bultzatuta, Ekirock egitasmoaren aurkezpen jaialdia egingo dute Itsasondon. Ekimen hau, aspaldi egitekoak ziren, baina atzeratu eta atzeratu egin dute osasun larrialdiagatik. Dena den, badago data berria jarrita, eta eguzki izpiak, musika bihurtuko dira Goierrin, beste behin ere Ekirock ekimenari esker, eta bihar, larunbata izango da hori.
Proiektuaren aurkezpenerako, goren mailako musikariak ekarriko dituzte Itsasondora: Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Howdy Bluegrass, Maddi Otamendi beasaindarra eta Dj Monkey Man. Ekirock, 13:00etatik aurrera izango da.
Doakoa, gonbidapenarekin
Sarrera doakoa izango den arren, aforoa mugatua izango da, eta horregatik gonbidapenak aldez aurretik eskatu behar dira. Horretarako, online, udaletxean harrera ordutegian, 943 88 11 70ra deituta (08:30-13:30), gazteria-kultura@itsasondo.eus epostara idatzita, Kaxintane tabernan eta ItsasondoKoop dendan.












