Lazkaoko N-1erako lotunea itxita egongo da bihar
05:00etan itxiko dute errepidea eta egun guztian hala egongo da
Lazkao eta N-1 errepidearen arteko lotunea itxita egongo da bihar, egun osoan. Bide-zorua hobetzeko lanak egin behar dituzte. 05:00etan itxiko dute eta 00:00etan zabalduko dute errepidea.
N1 errepidera atera nahi duenak, Olaberriako edo Ordiziako irteerak erabili beharko ditu. GI-2120 errepidea zabalik egongo da, hau da, Lazkao eta Beasain lotzen dituen errepidea. Zaldizurreta kalean, N-I errepidearen eta trenbidearen arteko etxebizitza-blokeetan bizi diren bizilagunak sartzeko eta irteteko pasabide bat jarriko da.