Beñat Turrientesek Realeko lehen taldearekin debuta egin zuen
Ia partida osoa jokatu zuen. 84. minutuan aldatu zuten, eta zaleek txalo artean agurtu zuten
Beñat Turrientesek Realeko lehen taldearekin debuta egin zuen atzo, Elxeren aurka. Hasieratik aritu zen, eta ongi aritu: jokoan asko hartu zuen parte eta bizpahiru jaurtiketa ere egin zituen. Imanol Alguacil entrenatzaileak 84. minutuan kendu zuen zelaitik; zaleek txalo artean agurtu zuten, eta entrenatzaileak ere loreak bota zizkion prentsaurrekoan. Realak 1 eta 0 irabazi zuen, bide batez.
Turrientesek “pozik” zegoela aitortu zuen, “edozein txuri-urdinen ametsa betetzeagatik”. Ingurukoekin oroitu zen, baita ere bere aitarekin.
Ver esta publicación en Instagram
Beasaindarren astea
Realak bi partida jokatu zituen pasa den astean. Ostegunean, Granadaren aurka, Aritz Elustondo beasaindarra izan zen protagonista. Bi gol sartu zituen.