Koska bat gora egin dute datuek, asteburuan 19 kasu atzeman eta gero
Atzera ere igo egin dira koronabirusaren datuak Goierrin. Osasun Sailaren arabera 19 kasu berri agertu dira azken hiru egunetan; gehienak Beasainen, Ordizian eta Gabirian.
Astea datu onekin bukatu bazen ere, asteburuan gorakada izan da koronabirusaren datuetan. Osasun Sailak beste 19 kasuren berri eman du, ostiraletik igandera bitartean. Kasurik gehienak Beasainen (4) eta Ordizian (4) atzeman dituzte; baina Gabirian (3), Seguran (2), Urretxun (2), Zegaman (2), Zaldibian (2), Zegaman (1) eta Zumarragan (1) ere agertu dira.
Eragin tasei dagokionean, Lazkaok eman du albistea, Legazpirekin eta Zumarragarekin batera, eremu berdera pasa baita. Beasainek, Ordiziak eta Urretxuk eremu horian jarraitzen dute. Herri txikiagoen artean, Gabiria bakarrik dago 400eko mugaren gainetik. Bederatzi herri daude ‘zero’ tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.762 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/25 | 09/25 | 09/26 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 28 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 281 | 57,24 |
Beasain | 1 | 2 | 1 | 2.023 (+4) | 121,25 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 63 | 0 |
Gabiria | 2 | 1 | 0 | 61 (+3) | 1169,59 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 233 | 42,02 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 75 | 0 |
Lazkao | 0 | 0 | 0 | 730 | 35,51 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 1.073 | 23,78 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 186 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 99 | 0 |
Ordizia | 3 | 0 | 1 | 1.723 (+4) | 168,82 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 134 | 0 |
Segura | 0 | 2 | 0 | 264 (+2) | 130,46 |
Urretxu | 0 | 1 | 1 | 793 (+2) | 87,86 |
Zaldibia | 1 | 0 | 1 | 377 (+2) | 241,25 |
Zegama | 1 | 0 | 0 | 230 (+1) | 394,48 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Zumarraga | 0 | 0 | 1 | 1.277 (+1) | 20,36 |
GOIERRI | 8 | 6 | 5 | 9.762 (+19) |
135,41 |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.