Mendi buelta eginda ospatu du Ordiziako Mendizaleek 75. urteurrena
Oroigarriak banatu dizkiete elkarteko hainbat kideei, taldeagatik egindako lanagatik eta mendiarekin izan duten harremanagatik.
Ordiziako Mendizaleak elkarteak, 75. urte bete ditu aurten, eta mendi buelta bat eginez ospatu dute. Igandean egin zuten mendi irteera; Ordiziatik abiatu, Idoiaga igo, eta Murumendiraino iritsi ziren. Herriko puntu altuenak igaro zituzten; Odieta goia eta Mendiburu. Herriko mugarriak ere bisitatu zituzten. 70 bat pertsonek parte hartu zuten, Ordiziako alkate Adur Ezenarro tartean.
Ibilbidearen erdian edo, indarrak hartzeko geldialditxoa egin zuten. Indarrak hartzeko bakarrik ez, hainbat oroigarri banatzeko ere baliatu zuten geldialditxoa. Oroigarriak, Ordiziako Mendizaleak taldeagatik lan egin duten pertsonei banatu zizkieten. Batetik, gaur gaurkoz 101 urte dituen Juanita Espositori, eta, Diego Sanchez-i, elkartearekin eta mendiarekin izandako harremanagatik. Arrazoi beragatik, oroigarria jaso zuten baita ere, Julene Iturriozek, Pako Ruiz de Apodakak, Santi Mendizabalek eta Juanjo Mujikak.