Azken hiru asteetako daturik okerrena
Irail hasieratik jaso den kopururik handiena eman du gaur Osasun Sailak: 13 positibo egun bakarrean. Beasainen, Seguran, Gabirian, Legazpin eta Ormaiztegin agertu dira kasu berri gehienak.
Asteburuan datuek gora egin dutela zioen atzo egunkari honek, eta gaur, igoera hori mantendu ez ezik, gora ere egin du. Hamahiru positiboren berri eman du Osasun Sailak; irailaren 2tik ez da horrelako datu alturik jaso.
Positibo berri gehienak Beasainen (3) eta Seguran (3) daude, baita Gabirian (2), Legazpin (2) eta Ormaiztegin (2) ere; Ordiziak kasu bakarra du.
Eragin tasei dagokionean, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga eremu berdean daude, eta horian Beasain, Ordizia eta Urretxu. Herri txikien artean, Gabiria da 400eko mugatik gora dagoen bakarra. ‘Zero’ tasa duten herrien kopurua jaisten ari da ordea; aurreko astean hamar ziren, eta orain, 8 daude eremu horretan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.785 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/27 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 0 | 281 | 57,24 | ||
Beasain | 3 | 2.026 (+3) | 121,25 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 2 | 65 (+2) | 1364,52 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 233 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 730 | 35,51 |
||
Legazpi | 2 | 1.075 (+2) | 47,57 |
||
Legorreta | 0 | 186 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 1 | 1.724 (+1) | 168,82 |
||
Ormaiztegi | 2 | 136 (+2) | 156,74 | ||
Segura | 3 | 267 (+3) | 326,16 | ||
Urretxu | 0 | 793 | 87,86 |
||
Zaldibia | 0 | 377 | 241,25 |
||
Zegama | 0 | 230 | 394,48 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.277 | 20,36 |
||
GOIERRI | 13 | 9.785 (+13) |
135,41 |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.