CAFi 170.000 euroko kalte ordainak eskatzen dizkiote
Luis G. G. amiantoak eragindako minbiziagatik hil zen. Sendiak dio CAFek ez zituela behar beste neurri hartu ekiditeko, eta kalte ordainak eskatzen dizkio
Luis G. G.ren sendiak 168.841,21 euroko kalte ordaina eskatzen dio CAFi. Luisek 30 urtez CAFeko ekoizpen gunean egin zuen lan, pintaketa sailean, eta harreman zuzena izan zuen amiantoarekin. Iaz egindako autopsiak baieztatu zuen biriketako minbiziak jota hil zela, eta CAFek amiantoaren biktimen aitortzen eman zion. Halere, sendiak dio enpresak ez zituela behar bezalako neurriak langileak babesteko, eta horregatik eskatzen dituzte kalte ordainak.
Bihar epaituko dute auzia, Donostiako gizarte-arloko 2. epaitegian. Aurretik Asviamie elkarteak elkarretaratzea egingo du, 10:20tik aurrera, epaitegiko ataria. Sendiari elkartasuna adierazi eta amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko eskatuko dute.