Lide Urrestarazuk hirugarren egin du Gorbeia Suzien lasterketan
Skyrunning Federation-ek antolatutako Skyrunner World Series eta Salomon-en Golden Trail National Series zirkuituetarako puntugarria da.
Lide Urrestarazu mendi lasterkari ordiziar gazteak, ezustekoa eman du asteburuan, izan ere, hirugarren egin du, Gorbeia Suzien mendi lasterketan. Lasterketa osoan ez zen top 5ean egon 22 urteko ordiziarra, baina amaieran egundoko indarra eta eraginkortasuna erakutsi zituen, hirugarren postuan igaroz helmuga.
Gorbeiako parke naturalean barrena jokatutako den proba hau, Skyrunning Federation-ek antolatutako Skyrunner World Series eta Salomon-en Golden Trail National Series zirkuituetarako puntugarria da, beraz pixuzko lorpena Urrestarazurena.
Emakumeen artean Denisa Dragomir errumaniarra izan zen azkarrena, 3.39:47ko markarekin. Haren atzetik sartu ziren Onditz Iturbe (3.45:02) bizkaitarra eta denbora gutxira Lide Urrestarazu (3.45:17).