Mutiloan eta Ormaiztegin, Bide Berdearen Eguna
Asteburua borobiltzeko, Zumalakarregi Museoak Mutiloako Udalarekin, Ormaiztegiko Udalarekin, Goierri Turismoarekin eta Lemniskata Zientzia Elkartearekin elkarlanean antolatuta, XII. Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Eguna ospatu zen herenegun, Mutiloatik abiatuta. Iñaki Mezkitaren eskutik, bisita gidatua egin zuten hainbat herritarrek bidean barrena. Amaieran, Mutiloako udaletxeko ganbaran Bizi ezkutua, Goierriko kronika ikusezina erakusketa ireki zen.













