Zumarragako kalamu elkarte bateko lehendakaria eta diruzaina zigortu dituzte
Marihuana aldatu eta saltzeagatik zigortu dituzte.
Kalamu elkarte bateko lehendakariari bi urteko eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote eta diruzainari, berriz, lau urte eta erdikoa; marihuana landatu eta saltzeagatik. Biek gertakariak onartu dituzte eta fiskaltzarekin akordio batera iritsi dira.
Urretxun 156 marihuana landare zituzten eta Azkoitian 24. Bestalde, diruzainak MDMA, anfetamina eta kokaina ere bazituen, hauek ere salmentarako.