Barnetegia berriz martxan Zerainen
Urtebetez geldirik egon eta gero, ikasturte berrirako zabaldu dute barnetegia. Aguraingo ikasle talde batek estreinatu du kurtsoa.
Zeraingo Hariztierdi aterpetxeko barnetegia martxan dago berriz ere. Urtebeteko geldialdiaren ondoren, Aguraingo Lautada Ikastolako 20 bat ikasle izango dira bertan astebetez euskara ikasten eta praktikatzen. Astelehenean ekin zioten ikasturte berriari. Jon Maia bertsolaria eta Balu artista ere izan ziren bertan, azken horrek ekainean egindako horma irudia aurkezten.