Furundarena kaleko ikuskizun onenaren Max sarietara izendatuta dago
Aitor Furundarena 'Symfeuny' ikuskizuneko konposatzailea da
Aitor Furundarena Max sarietara izendatuta dago, kaleko ikuskizun onenaren sailean, Symfeuny ikuskizunagatik. Astelehenean izango da sari-banaketa.
Symfeuny Deabru beltzak konpainiak egindako enkargu bat da. «Piroteknia eta perkusioa uztartzen dituen ikuskizun bat da. Beste txip batekin konposatu behar izan nuen», aitortu du musikariak. Konposatu eta moldatu, taldekideen iritzien arabera egokitzen eta hobetzen joan baita ikuskizuna. «Oso esperientzia aberasgarria izan da. Oso gustura nago», gaineratu du.
SGAEren arte eszenikoen lehiaketako finalera iristea «saria» dela dio, baina irabazi egin nahi du. «Lanak ez dira sariengatik egiten, baina asko betetzen zaituzte. Ongi egindako lanari aitortza dira».