Ion Izagirre txirrindularia Cofidis taldean izango da 2022 urtean
Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra Frantziako Cofidis taldean izango da datorren urtean. Astana taldea utzi du ziklistak eta urtebeteko kontratua sinatu du Cofidisekin. Bosgarren taldea izango da 32 urteko ormaiztegiarrarentzat: aurretik Euskaltel, Movistar, Bahrain eta Astanan ibilitakoa da. Guillaume Martin, Bryan Coquard, Simone Consonni, Davide Cimolai, Victor Lafay, Simon Gesche, Fabio Sabatini edota Jesus Herrada izango ditu taldekide.
Izagirre «pozik» agertu da fitxaketa berriarekin. «Lagunak dauzkat taldean. Talde handia da, historia askorekin eta ospe handiko txirrindulariekin». Taldekideei laguntzeaz gain, etapakako lasterketetan lider rola hartzeko aukera izan dezakeela agertu du. «Nire herrialdean, Euskal herriko Itzulian, lan ona egiteko gogotsu nago».
Munduko txapelketa
Irailaren 19tik 26ra errepideko munduko txapelketa jokatu da. Ion Izagirrek ez du parte hartu. Bai, ordea, Gorka Izagirrek eta Alex Aranburuk. 42. postuan amaitu du Izagirrek, eta Aranburuk erori eta karrera utzi zuen.













