Josema Azpeitia, Oviedoko Desarmearen kofradiako ohorezko kide
Oviedoko (Asturias, Espainia) Desarmearen Kofradiak ohoroezko kofradekide izendatu du Josema Azpeitia. Urriaren 16an ospatuko duen Kapitulu Nagusian jasoko du izendapena kazetari gastronomikoak, eta harekin batera, baita Asturiasko Goi Epaitegiko lehendakari den Jesus Chamorrok eta Nutrizioaren Espainiako elkarteko lehendakari den Gregorio Varelak ere.
Azpeitiak aitortu duenez, «oso harro» dago «askotariko gastronomia eta garrantzitsua duen Asturiasen hain errotuta dagoen kofradia bateko ohorezko kofradiakide» hautatua izateagatik. Historia eta gastronomia uztartzen dituen Desarmearen festak duen ospea eta kutsu herrikoia ere goraipatu du legazpiarrak; festa horretan garbantzuak bakailao eta ziazerbekin, tripakiak eta arroz esnea jan ohi da.