Nila Bajon de Leon lazkaotarrak 103 urte bete ditu
Lazkaotar edadetuena da Nila. Lazkaoko adinekoen egoitzan bizi da, eta familiartekoen bisitarekin ospatu du eguna.

LAZKAO // Lazkaotar edadetuena izaten jarraitzen du Nila Bajon de Leonek. Igandean 103 urte bete zituen, eta familiartekoen bisitarekin ospatu zuen. Valladolid probintziako Quintanilla herrian (Espainia) jaioa, Lazkaoko Txindoki-Sanitas egoitzan bizi da gaur egun. Udalak ere lore sorta eta alkatearen zorionak bidali dizkio, Covid neurriengatik hara ezin joan eta.