Udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea bihar amaituko da
'Haurrak jolasean Beasainen' da gaia. Gaur egungo argazkiak edo zaharrak bidali daizteke
2022ko udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea bihar amaituko da. Entrega era digitalean egin behar da, jpg formatuan, eta izenburua eta deskribapen laburra izan behar dute. Egilearen izen-abizenak, NANa, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa ere adierazi behar dira.
Haurrak jolasean Beasainen da aurtengo gaia. “Urteen poderioz jolasak aldatzen edo eraldatzen joan dira, baina beti presente egon dira pertsonaren garapenean ezinbestekoak direlako”, diote udaletik. “Garai bateko eta gaur egungo haurrak Beasaingo txokoetan, plazetan, parkeetan, auzoetan, mendietan edo beste leku batean ikusi nahi ditugu. Bakarrik, helduekin edo beste haur batzuekin. Jolasteko erabiltzen dituzten trasteak ere azaldu daitezke argazkietan. Hori bai, gunea Beasain dela ondo ikustaraztea ezinbestekoa da”.
Argazki berriak edo zaharrak izan daitezke, baina derrigor Beasainen ateratakoak. Argazkilariak ez du beasaindarra izan beharrik. Parte hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake, gehienez.
2023ra begira
2023ko egutegirako argazkiak etzitik aurrera entregatu ahalko dira. Ikusten zaitut izango da gaia. Urtebeteko epea izango da lanak aurkezteko.