Udako Argazki Lehiaketaren irabazleak
Goierriko Hitzaren 16. Udako Argazki Lehiaketak baditu dagoeneko saridunak. Jon Esnaolak irabazi du epaimahaikoaren saria, eta Ainhoa Egurbidek Hitzakideena.
Bukatu da Goierriko Hitzaren Udako XVI. Argazki Lehiaketa. Aurten 30 lagunek parte hartu dute, eta haien lanak paperean zein webgunean izan dira ikusgai. Epaimahaikoaren sari nagusia Jon Esnaola idiazabaldarrak irabazi du, Liouviellatik argazkiarekin. Hitzakideen 1. saria, berriz, Ainhoa Egurbide urretxuarrak, Izarren bidea argazkiarekin, eta 2. saria, Julen Auzmendi legazpiarrak, Bideari jarraitzeko ordua lanarekin. Publikoak bozka bidez ematen duen saria, Mikel de las Heras beasaindarrak jasoko du, Goierriko paradisua argazkiak webgunean jasotako botoei esker. Sari banaketa, hurrengo ostegunean egingo da, urriaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Nafarroa 23 estudioan (Fotoetxe zaharrean), eta saritutako lanak bertan izango dira ikusgai.
SARITUTAKO ARGAZKIAK:
1. saria: Jon Esnaola (Idiazabal): Liouviellatik
Hitzakideen 1. saria: Ainhoa Egurbide (Urretxu): Izarren bidea
Hitzakideen 2. saria: Julen Auzmendi (Legazpi): Bideari jarraitzeko ordua
Publikoaren saria: Mikel de las Heras (Beasain): Goierriko paradisua