Urriaren 22ean eta 23an egingo dute Ordiziarrock jaialdiaren 18.ena
Oki Moki, BAMMS, Ezpalak, Noir Socha, Sua eta Grises, horiexek osatzen dute aurtengo kartela.
Badator Ordiziarrock jaialdiaren 18. edizioa. Oki Moki, BAMMS, Ezpalak, Noir Socha, Sua eta Grises, horiexek osatzen dute aurtengo kartela. Aurtengoa ere, maila handikoa eta musika estiloen aldetik anitza izango da. Datari dagokionez, bi eguneko jaialdia iragarri du antolakuntzak. Urriaren 22ean, ostirala, eta 23an, larunbata, egingo dute.
Goierriko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa den hau, nola egingo duten, hurrengo asteetan jakinaraziko du antolakuntzak, COVID-19 testuinguru aldaketa dela eta, egoerari egokitutako baldintzetan egingo baitute, beraz, adi hurrengo asteetan zabaltzen joango diren informazioari. Sarrerak ere, laster jarriko dituzte salgai.