Beasainen, Goirri Gorriren eta BKLren talde nagusiek etxean jokatuko dute
BKLren nesken talde gorenak liga hasiko du. Goierri Gorrik etxeko lehen partida izango du
BKL Esparruk, nesken talde gorenak, liga hasiko du asteburu honetan. Bihar izango debuta, Antzizarren, 10:15ean hasiko da partida. Hondarribiaren aurka jokatuko dute.
Arri BKLk, gizonezkoen talde nagusiak, arratsaldean jokatuko du. 17:00etan. Zarautz izango dute aurrean. Bi taldeak sailkapeneko lehen bi postuetan daude, lau punturekin. Ez dute partidarik galdu.
Beasainek ere ordu berean jokatuko du. Zaleei lehen garaipena eskaini nahi diete, etxeko bi partidak galdu baitituzte. Vitoria gainditu beharko dute horretarako. Arabarrek txuri-urdinek baino puntu bat gehiago dute.
Goierri Gorriren txanda izango da etzi. 12:00etan jokatuko dute, Lakuaren aurka. Loinazen jokatuko duten denboraldiko lehen partida izango da.