Urriaren 6an, 7an eta 8an hitzaldi eta haurrentzat joko bana antolatu ditu udalak, klima aldaketaren eta biodibertsitate galeraren gaiari buruz. Bestetik, baso lurrak erosteko ekimena abiatuko du udalak, utzita dauden pinudiak erosi eta bertako basoa berreskuratzeko.
Gaur zabaldu dute, langileak azken ukituak ematen ari zirela. Txorrotak erabilgarri egongo dira
Lazkaon eta Ordizian bina positibo gehiago atzeman dituzte, eta bana Beasainen eta Urretxun. Lazkao eremu horira pasa da.
Urrian beste bi emanaldi egingo dituzte musikariek, beste kalejira bat hilaren 17an eta kontzertua hilaren 24an. Goiz Deia bandako txistulariek ere hilaren 24an egingo dute hileroko kalejira.
Pandemiak, sistemaren ahultasunak agerian utzi dituela eta horrek adineko pertsonengan sortu duen kalteari irtenbidea bilatzea exijitu dute gaur, urriak 1, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean.
Euskarazko literatura ikusgai egiteko helburuz sortu dute ‘Hitzak zaindari’ erakusketa. Zumarragan dago ikusgai bihar arte, eta Gipuzkoako beste herri batzuetara ere zabalduko dute gero.
Astelehenean, urriak 4, ateraldia egingo dute Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean. 1984tik, ehundik gora emate antolatu eta milaka litro odol bildu dituzte.
Atzo amaitu zen proba, hiru hilabeteren ondoren. 558 lagunek eman dute izena guztira mendi maratoian. Stravaren erronkan, berriz, 211 parte hartzaile eta 241 saiakera izan dira.
BKLren nesken talde gorenak liga hasiko du. Goierri Gorrik etxeko lehen partida izango du
Urriko azoka berezia egingo dute bihar, hileko lehen larunbatean
Jose Angel Garcia Varak (Urretxu, 1960) ia bizitza osoa darama eskubaloian. Urola taldearen sorreran parte hartu zuen eta azken bost urteetan lehendakaria izan da.
Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastoletako arduradunek igandeko egitaraua egokitu dute, euritik babesteko. Ikastoletako irakasleek, ikasleek eta gurasoek gogor lan egin dute eta ez dute nahi ezerk zapuztea. Gainera, Ikastolen kolektiboarentzako urteko egunik garrantzitsuena da.