Gaur hasiko du ikasturtea Ezkioko pilota eskolak
EZKIO // Bueltan da Ezkioko pilota eskola. Gaur ekingo diote ikasturte berriari, Ezkioko frontoian, 17:00etan. Maiatzaren 27ra arte ostiralero elkartuko dira bertan pilotan ibiltzeko. Ikastaro osoak 40 euroko kostua du eta izena emateko epea zabalik dago. Interesa dutenek ezkiokopilota@gmail.com helbidera idatz dezakete.













