Sei kasu berrirekin itxi du astea Goierrik
Lazkaon eta Ordizian bina positibo gehiago atzeman dituzte, eta bana Beasainen eta Urretxun. Lazkao eremu horira pasa da.
Beste sei koronabirus kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin, seiak herri hazietan. Ordizian eta Lazkaon bina, eta bana Beasainen eta Urretxun.
Eragin tasei begira jarrita, aldaketa aipagarriena da Lazkao eremu horira pasa dela, Beasain, Ordizia eta Urretxurekin batera. Legazpik eta Zumarragak berdean jarraitzen dute.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.800 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/01 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 20 | 0 | |
Arama | 28 | 0 | |
Ataun | 281 | 57,24 | |
Beasain | 1 | 2.027 (+1) | 106,98 |
Ezkio eta Itsaso | 63 | 0 | |
Gabiria | 65 | 1169,59 | |
Gaintza | 13 | 0 | |
Idiazabal | 233 | 42,02 | |
Itsasondo | 75 | 0 | |
Lazkao | 2 | 732 (+2) | 71,02 |
Legazpi | 1.075 | 35,68 | |
Legorreta | 186 | 67,11 | |
Mutiloa | 45 | 0 | |
Olaberria | 99 | 0 | |
Ordizia | 2 | 1.727 (+2) | 158,89 |
Ormaiztegi | 137 | 235,11 | |
Segura | 267 | 326,16 | |
Urretxu | 1 | 796 (+1) | 102,50 |
Zaldibia | 380 | 301,57 | |
Zegama | 231 | 328,73 | |
Zerain | 24 | 0 | |
Zumarraga | 1.278 | 20,36 | |
GOIERRI | 6 | 9.800 | 137,40 |