Goierri Gorri punteria finduta itzuli da Loinazera
BEASAIN // Goierri Gorrik 4 eta 0 garaitu zuen igandean Lakua. Mar Luzuriagak sartu zuen lehendabizikoa, partida hasi besterik ez zenean egin; Libe Arruabarrenak egin zuen bigarrena, 30. minutuan; Maren Lakallek eta Elene Etxeberriak egin zituzten gainerako golak, bigarren zatian. Garaipenari esker sailkapenean gora egin dute eta bederatzigarrenak dira orain.













