Max sarietako bat Legazpiraino iritsi da Maria Redondorekin
Musikalen atalean irabazi duen 'Kutsidazu bidea Ixabel' ikuskizunean egiten du lan aktore eta abeslari legazpiarrak
Espainiako Arte Eszenikoetako Max sarietako bat Legazpiraino iritsi da, Maria Redondoren eskutik. Abeslari eta aktore legazpiarrak musika ikuskizun onenaren saria irabazi duen Kutsidazu bide Ixabel obran parte hartzen du.
Demode Produkzioak taldearen lana da Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagastizabalen izen bereko nobelan oinarrituta sortutako musikala da, eta duela urtebete estreinatu zuten, 2020ko urriaren 15ean, Arriaga antzokian. Han bertan jaso zuten atzo hain zuzen Max saria Joli Pascualena eta Patxi Barco zuzendariek, .