Beasaingo udalak aldi baterako sei langile kontratatuko ditu
Beasaingo Udalak sei lanpostu osatzeko eskaintza egin du Enplegu sustapenera bideratutako programaren baitan. Eskaintzen diren postuak honako hauek dira; ekonomiako administraria, berdintasuneko gizarte laguntzailea, hirigintzako arkitektoa, zerbitzuetako arkitektoa, gizarte ongizateko gizarte langilea eta udaltzaingoko administraria.
Eskaintzen diren kontratuak sei hilabetekoak dira, abenduan hasita. Ordutegia, 07:00etatik 14:30era izango da. Arlo bakoitzeko ikasketa teknikoez gain, 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo baliokidea izatea, Goierriko bailaran erroldatuta egotea Beasainen bada, hobe eta langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea beharrezkoa izango da. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da.
Hautatu bakoitzak ardura ezberdinak izango ditu. Esaterako, udalaren jabetzakoak diren hiri altzari multzo guztien inbentarioa burutzea edo bazterketa egoera edo arriskuan dauden 18 urtetik gorako beasaindarren diagnostikoa egitea. Xehetasun guztiak Beasaingo Udalaren webgunean daude, lan eskaintzen atalean.













