Urbi etxe egokitzeko, 600.000 euro eta bost hilabete
Urbycolan arduratuko da lanak egiteaz
Beasaingo Udalak Urbycolan S.L. enpresari esleitu dio Urbi etxen nagusien egoitza egokitzeko lanen kontratua. Esleipen prezioa 600.739,32 (BEZ barne) eurokoa izango da eta egikaritze epea bost hilabetekoa izango da. Egoitzak 600 metro karratu izango ditu. Erabilera anitzeko espazio zabalak egin behar dituzte.