'Herri txiki infernu handi' Legazpin izan da
Hurrengo ostegunean, hilak 14, grabatuko dute saio nagusia Urbeltz pilotalekuan. Gonbidapenak hartu behar dira Kultur Etxean.
Euskal Telebistako Herri txiki infernu handi saioa grabatzen aritu ziren Legazpin asteartean. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak hainbat herritar elkarrizketatu zituzten, horien artean Lakiolako Margari Alberdi eta Brinkolako Iñaki Azarola, baina gero telebistaz emango duten saioa hilaren 14an grabatuko dute, Urbeltz pilotalekuan, 20:30ean.
Ekitaldia ikusleekin grabatzen dute, eta parte hartu nahi dutenek gonbidapenak jaso beharko dituzte Kultur Etxean (urriaren 9,10,11 eta 12an itxita egongo da), 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gonbidapenak 16 urtetik gorakoentzako dira, eta bakoitzak gehienez ere lau eskuratu ahal izango ditu.
Ekitaldian herriko biztanleekin eginiko elkarrizketen bideoak, Zuhaitz eta Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak aurrez-aurre ikusi eta entzuteko aukera izango da.