Beste bederatzi kasu utzi ditu asteburuak
Osasun Sailaren arabera asteburuan bederatzi kasu agertu dira Goierrin; gehienak Lazkaon, Urretxun eta Zumarragan. Gaurtik aurrera, astean behin berrituko dituzte koronabirusaren herriz herriko datuak.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astean behin berrituko ditu koronabirusaren datuak, gaurtik aurrera, astelehenero argitaratuko baitute herriz herriko txostena. Asteburuan izandako bederatzi kasu jaso ditu gaurkoak. Lazkaon (2), Urretxun (2), Zumarragan (2), Beasainen (1), Legazpin (1) eta Ordizian (1) agertu dira azkenak.
Eragin tasari dagokionean, eremu berdean daude Legazpi eta Zumarraga. Eremu horian, berriz, Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu.
Herri txikien artean, dagoeneko ez dago inzidentzia tasaren 400eko muga gainditzen duen herririk. ‘Zero’ tasarekin, berriz, zortzi herri daude une honetan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.835 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/08 | 10/09 | 10/10 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 28 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 284 | 171,72 |
Beasain | 0 | 0 | 1 | 2.033 (+1) | 71,32 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 63 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 63 | 389,86 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 236 | 126,05 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 78 | 412,09 |
Lazkao | 0 | 0 | 2 | 737 (+2) | 124,29 |
Legazpi | 1 | 0 | 0 | 1.076 (+1) | 35,68 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 186 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 99 | 0 |
Ordizia | 1 | 0 | 0 | 1.730 (+1) | 69,51 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 137 | 235,11 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 268 | 260,93 |
Urretxu | 0 | 2 | 0 | 799 (+2) | 87,86 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 382 | 301,57 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 232 | 131,49 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Zumarraga | 1 | 0 | 1 | 1.232 (+2) | 50,91 |
GOIERRI | 3 | 2 | 4 | 9.835 (+9) |