Ordiziarrock jaialdiaren 18. ediziorako sarrerak salgai daude
Ostiralean, urriak 22, Oki Moki, Bamms eta Ezpalak taldeek joko dute, eta larunbatean, urriak 23, Noir Socha, Sua eta Grises taldeek borobilduko dute.
Ordiziarrock jaialdiaren 18. ediziorako sarrerak salgai daude. Bi eguneko jaialdia izango da. Ostiralean, urriak 22, Oki Moki, Bamms eta Ezpalak taldeek joko dute, 20:00etan hasita. Larunbatean, urriak 23, berriz, Noir Socha, Sua eta Grises taldeek osatuko dute kartela, eta 19:00etan ekingo diote. Jaialdia Jakintza ikastolaren patioan egingo dute. Sarrerak, 10 euroren truke eros daitezke, Ordiziarrock ekintzak taldearen sare sozialen bidez edo zuzenean webgunean sartuta.