Plazaolako zirkuitu osasungarria ezagutzeko aukera izango da ostiralean, begirale batek lagunduta
Kirol aparatuen funtzionamendu zuzena erakutsi nahi dute. Herritar guztiak daude gonbidatuta
Legazpiko Plazaola kalean dagoen kirol zirkuitu osasungarrian begirale batek gidatutako saioa egingo da ostiralean, hilak 15, 10:30etik 11:30era. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Plazaolako kirol instalazio osasungarriaren erabilera bultzatzeko ekimena da hau, udalak Buztintegi elkartearekin batera antolatutakoa. Begirale batek gidatuko duen formazio saio horretan, aparatuen erabilera zuzena eta bakoitzaren onurak azalduko dituzte.