Babo Royalek plazapea erreinu askea bilakatuko du
BEASAIN //Ganso & Cia konpainiaren Babo Royal kale antzerkiak San Martin plazaren azpialdea 50 metro koadroko erreinu independientea bilakatuko du. Erregea burutik jota dago, ordea, eta ez du zentzuzko erabakirik hartuko. Antzezlana 18:30ean hasiko da. Haurrei bideratutako ikuskizuna izan arren, beasaindar guztiak gonbidatu dituzte erregearen festara.













