Berasategi eta Azurmendi presoak Goierrira hurbildu dituzte
Beasaindarra El Dueso espetxera eraman dute, eta urretxuarra, Logroñora. Biak ere, etxetik 150 bat kilometrora daude orain.
Mikel Azurmendi Peñagarikano beasaindarra eta Ismael Berastegi Eskudero urretxuarra Goierrira hurbildu dituzte.
Azurmendi, Zuerako espetxetik (Aragoi, Espainia) El Duesora (Kantabria, Espainia) eramango dute, etxetik 153 kilometrora. Berasategi, berriz, Villabonan (Asturias, Espainia) zegoen orain arte, eta Logroñora gerturatuko dute, Urretxutik 140 kilometrora.
Bien artean 40 urte baino gehiago daramatzate preso. Goierriko beste hainbat presok bezala, azken urteetan hainbat leku-aldatze eta hurbilketa izan dituzte.