Esti eta Mikel Markez ikusteko sarrerak salgai daude
Markez aita-alabak zuzenean ariko dira, hilaren 22an, Idiazabalgo elizan. 'Azal berritzen' diskoa aurkeztuko dute. Sarrerak salgai daude.
Urriaren 22an, Idiazabalgo Elizan, 22:00etan, Esti eta Mikel Markezen kontzertua izango da. Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin batera, Azal berritzen diskoa aurkeztuko dute. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Kutxabank bidez edo liburutegian eskuratu daitezke, 10 euroan. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzake eta telefonoz ezin da erreserbarik egin.