Aurtzakak Euskal Herriko dantzak Beasainera ekarriko ditu
Ikuskizun "oso alaia eta bizia" izango dela aurreratu dute
Aurtzakak ikasturte hasierako emanaldia eskainiko du bihar. 19:00etan izango da, Gernika pasealekuko frontoian. Ikuskizun “anitza” izango dela aurreratu dute. Izan ere, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzak taularatuko dituzte: Bizkaiko Dantzari Dantza, Arabako Biasteri jota, Nafarroako Luzaideko bolantak, Zuberoako suletinoa, Lapurdiko jota… Goierri bertako dantzak ere izango dira. “Oso alaia eta bizia izango da ikuskizuna”, diote.
Emanaldia ikusteko ez da sarrerarik behar. Halere, ezingo da zutik ikusi. Garaiz joateko eskatu dute.