Sasoiaren amaierako sega jaialdia egingo dute etzi Zaldibian
ZALDIBIA // Almitza elkarteak sega jaialdia antolatu du, igande eguerdirako, Zaldibian. 11:15ean Arreserenean elkartu, eta 11:30ean txistulari bandarekin desfilean Mugertzako zelaietara joango dira. Han, txanda ezberdinetan ariko dira segan. 16 urtez beheko 15-16 gaztetxo, 6-8 emakume, eta Euskal Ligako lehen hiru gizon-emakume bikote mistoak, txanda librean: Julen Gabilondo-Malu Henriksen, Ainara Otamendi-Mikel Lizartza eta Alaitz Imaz-Jon Otegi. Gero bazkaria dute, urtea ixteko.