Gibolako trilogiari amaiera eman dio Ane Odriozolak, azken liburua aurkeztuta
Irakurle ugari elkartu ziren atzo iluntzean Latxartegi aretoan, eta idazleak sinatutako aleak erosteko aukera izan zuten. Trilogiako liburuak Goierriko hainbat puntutan eta internetez eros daitezke.
Ane Odriozolak agur esan dio Gibolako trilogiari, atzo iluntzean Conspiracion en Gibola liburua aurkeztu eta gero. Trilogiaren azken liburuaren aurkezpena irakurlez bete zen Latxartegi aretoan egin zuen, Josema Azpeitia kazetaria ondoan zuela. Liburuaren berri emateaz gain, book-trailerra eta idazte prozesu osoa jasotzen zuen bideo bat ere proiektuatu zituzten. Amaieran, liburuak sinatzeari ekin zion Latxartegiren sarreran.
XX. mende hasieran baserri horretan gertatutakoarekin abiatutako tramari amaiera eman dio horrela Odriozolak. Trilogiako liburuak salgai daude: Legazpiko Odriozola arraindegian, eta Apatxo eta Hizkuntza liburu dendetan; Zumarragako Arestin, Legazpin eta Urkin; Beasaingo Mirentxun; Ordiziako Larratxan; eta Lazkaoko Gerrikon eta Zerik ile apaindegian. Internetez ere eros daitezke: www.elsecretodegibola.com.