Zazpi minututan gol gehiago, denboraldi osoan baino
KIROLA // Goierri Gorrik jipoia jaso zuen asteburuan, Pauldarraken aurka. 0 eta 5 galdu zuten. Aurreko hiru partidetan defentsako lan ona egin zuten eta kontrako bi gol jaso zituzten, baina larunbatean zazpi minututan hiru jaso zituzten. Lehen ordu laurdena betetzerako 0 eta 3 atzetik ziren. Sailkapenean hamaikagarrenak dira orain, hiru punturekin. Asteburu honetan igandean jokatuko dute, 17:30ean, Erandion (Bizkaia).













