Atxipik mitologiaren inguruko jolasak antolatu ditu plazan
AISIA // Atxipi aisialdi taldeak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratutako jolasak egingo ditu bihar, 16:30etik aurrera, Beasaingo plazan. Euskal mitologia izango da jolasen gaia. Atxipik Txilibutxof zenaren lekukoa hartu du eta larunbatean egingo dute jendaurreko lehen ekintza. Udazken Kulturalean parte hartuko duten lehen aldia ere izango da.













