Katxalin elkarteak informazio mahaia jarri du gaur Legazpiko azokan
Bihar goizean Zumarragako azokan izango dira. Elkartearen materiala ere salgai dute, eta hilaren 31ko Donostiako elkartasun martxara joateko autobuserako izena ere eman daiteke.
Urriaren 19ko bularreko minbiziaren aurkako borrokaren egunaren harira Katxalin elkarteak martxan jarritako sentsibilizazio kanpainaren barruan, gaur goizean informazio mahaia jarri dute Legazpin azoka eguna izan dela baliatuz. Bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa dutenen inguruan sortutako Katxalin elkartearen Legazpiko ordezkariak arduratu dira mahaiaz, eta bertan, lazo arrosa txiki baten truke dirua bildu eta elkarteari buruzko informazioa zabaltzeaz gain, poltsak, biserak eta loteria izan dute salgai.
Mahaian, bestalde, Katxalinek antolatuta urriaren 31n, igandea, Donostian egingo den elkartasun martxara edo Marea arrosara joateko autobuserako izena emateko aukera izan da. Nahiko jende bilduz gero, autobusa Legazpitik bertatik aterako da. Datozen egunetan ere eman daiteke izena: Eder mertzerian edo 656 73 36 59 telefono zenbakira deituta.
Bihar goizean ere izango da horretarako aukera, Katxalinek beste postu bat jarriko duelako Zumarragako azokan.