Nerea Ibartzabal izan da Zapi Janztea bertso saioko onena
Udazkeneko IV. Zapi Janztea bertso saioa egin dute gaur Zaldibian. Zapiak Bat elkarteak antolatuta, gauetik bazkaritara aldatu dute otordua, eta Zubiburu elkartean izan da bazkaria. Ondoren, Andoni Egaña (iazko zapiduna), Maialen Akizu, Nerea Ibartzabal eta Jon Maia aritu dira bertsotan. Entzuleek primeran pasa dute eta goierritar jatorriko Ibartzabali (ama Zumarragakoa du) eman diote zapia. Egañak, iazko zapidunak, jantzi dio zapia.