Ordiziako San Jose egoitzan koronabirusaren ondorioz hildakoak omendu dituzte
San Jose egoitzan 40 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez
Ordiziako San Jose egoitzan koronabirusaren ondorioz hildakoak omendu dituzte, gaur eguerdian. Horretaz gain, bertako langileei aitortza egin diete. Ekitaldian pandemia garaian hil zirenen senitartekoek, langileek eta Ordiziako Udaleko eta aldundiko ordezkariek parte hartu dute.
Santa Ana abesbatzak Agur Jaunak abestu du eta ondoren zortzi euskal abeslariren kantuen zatiez osatutako testu bat entzun da. Juanito Ormazabalek Ordiziako herriari eskainitako eskultura inauguratu dute. Hemendik aurrera, pandemian hildakoen omenezko ikurra izango da. Bukatzeko, Ametsbide taldeko dantzari batek Agurra dantzatu du eta Pello Ramirezek pandemia garaian hildakoen omenez konposatutako Agur biluzia jo du.
Koronabirusak oso gogor jo zuen San Jose egoitza: 40 hildako eragin zituen. Gaurko omenaldia Ordiziako Udalak antolatu du.
Argazkiak: Eider Caceres